Berrikuntza, Arangoyan eguneroko elementua da. Urtero, eskolan berrikuntza pedagogikoko proiektu ezberdinak garatu ohi dira, bai batxilergo mailan, baita goi mailako ikasketetan ere. Berrikuntzarako apustu honek, ikasleei TIC herraminta (Informazio eta Komunikazio Teknologia) ezberdinak ezagutzeko aukera eman die, ezagupen linguistikoak areagotuz hiru hizkuntzetan (Euskara, Gaztelera eta Ingeles) eta lana barneratuz, bai lan pertsonala, bai talde lana, etorkizunean izango den goi mailako ikasketa zein lan mundu sartzeko beharrezkoak diren konpetentziak garatuz.
Gainera, Ikasketa zentroa berrikuntzaren sistematizazioaren kudeaketan lanean ari da, ikasketa komunitate guztiaren parte-hartzearekin. Horretarako formakuntza ibilbide bat egiten ari gara, etengabeko hobekuntza eta berrikuntzara bideratuta dauden garatzea ahalbidetuko duena.
Arangoya ikastetxeak bultzatutako Berrikuntza Proiektuak, Eusko Jaurlaritzaren departamendu ezberdinen, Bilboko Udaletxearen eta Hezkuntza Elkarte ezberdinen laguntza izan du. Ikasleen eta irakasleen Praktika Onak sarituak izan dira behin baino gehiagotan azken urte hauetan.
Egungo ikasturtean zehar, 2011-2012, honako Berrikuntza Proiektuak garatu dira:
Berrikuntza proiektu hau dietetikako goi ikasketetako bigarren mailako ikasleek lideratu dute. Bere eginkizuna, elikadura ohitura onak hedatzea eta osasunarentzat txarrak diren ohiturak prebenitzea da. Dietetikako bigarren mailako ikasleek, urte guztietako eta ikastetxe ezberdinetako haurren artean inkesta bat pasa dute, bertan lortutako datuak ikertuz eta fruta, barazki, ariketa fisikoa, etb. -en garrantziari buruzko informazio banatuz ikasleen artean.
Arangoyako ikasleriaren formazio zientifikoa bultzatzen duen ekitaldi ezberdinak biltzen ditu proiektu honek. Nanoteknologia kongresua Donostian, energia berriztagarrien San Jorge zentrora bisita, DNA-ri edota Minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldiak, eta hainbat motatako konkurtsoetan parte-hartzea, soilik aurrera eraman diren Berrikuntza ekintza batzuk izan dira.
Proiektu hauek, Arangoya ikastetxeko irakasleen formazioa areagotzea ahalbidetuko du Web 2.0 atarian. Gero ikasleen formakuntzan eragingo duelarik. Aplikazio digital berriek duten eragile motibatzaileak ikasleen ikaskuntza- irakaskuntza prozesuan eragin positiboak ditu. Wink, Prezi, Edmodo, Moodle, etb. bezalako programak erabiltzeak, irakasleengan eragin positiboak ditu, lana bateratuko duten ekintzak sortuz, azkenik, teknika pedagogikoen hobekuntza jarraian eragina duelarik.

Hizkuntza tratamenduen lan integrala sintetizatzen duen web orria. Azken 9 ikasturteetako Hizkuntzan Protfolio Europarra eta portfolio ekintza berritzaileak barneratzen dira.