Arangoya ikastetxea, Eusko Jaurlaritzak homologatu eta hitzarmena duen ikastetxea da. Batxilergoa eta Goi Mailako Zikloko ikasketetan (Dietetikan Goi mailako Teknikoa eta Haur Hezkuntzan Goi mailako Teknikaria) zentratua dagoena.
Ikasle kopuru txikia du, hezkuntza pertsonalizatu bat ematea ahalbidetzen duena, eta errendimendu akademikoa altuago izatea ahalbidetzen duena.
Bilbo zentroan kokatua, garraio publiko guztien bidez erraz iristeko abantaila du.
Arangoya Ikastetxean urte askotako esperientzia duten irakasleek dihardute lanean, kalitatezko proiektu akademiko bat eskainiz.
Hezkuntza proiektu gisa, ikastetxeak barne garapena bilatzen duen formakuntza proposatzen du. Norbanakoaren ideiak garatu eta gizartearen hobekuntza zein norberaren superazio kemena bultzatzen duelarik.
Arangoyaren ideario akademikoa, kristau - humanismoaren balioan dago zentratua. Espirituaren formakuntzarako egitasmoak, libreki aukeratu ahal dutenen eskuetara dagoena,
Opus Dei-ren Prelatutzara daude gomendatuak.
Arangoya Ikastetxeak formakuntza akademikorako laguntza pertsonala eskaintzen du, ibilbide akademikoari buruzko dudak argituz. Honek ikasleen inteligentzia ahalmena, pertsona gisako ahalmena eta etorkizuneko unibertsitateko ikasketa zein lan mundurako ateak irekitzea dakar.
Eskaintzen du:
Bi motako Batxilergoak, unibertsitatera edo goi mailako heziketa zikloetara sarrera ahalbidetzen dutenak.
Dietetikan eta haur heziketan prestakuntza moduluak, lan mundura sarrera zuzena dutenak, jakintza eta teknika berritzaileekin.
Egitekoa, ikuspegia, balioak:
EGITEKOA: Arangoya Ikastetxeak, hezkuntza integrala eskaini nahi die bere ikasle guztiei. Hau lortzeko berebiziko garrantzia ematen die balio intelektual, moral eta giza balioei, beti ere, bizitzaren ikuspegi kristau batean oinarrituz. Hauen arteko oreka eta harmoniari esker, ikasleak pertsona askeak bezala heziko ditugu: erantzuleak, erakusmenekoak, bere ideiekin bat datozenak, besteen iritziekin toleranteak direnak eta gizartean modu baikor batean eragin dezaketenak.
IKUSPEGIA: hezkuntza sektorean kalitateko hezkuntza eskaintzen duen ikastetxe erreferente bezala identifikatzea nahi dugu, gure hezkuntzaren oinarriak giza balio eta balio kristauak direla kontutan harturik. Hezkuntza pertsonalizatua eta hezkuntza teknika berritzaileak eskaintzen dira.
BALIOAK: Arangoya Ikastetxearen helburua, bere ikasleak ahalegin gaitasuna, besteen eskubideen defentsa, koherentzia, konstantzia, leialtasuna, lagunkidetasuna, tolerantzia, gainditzeko gaitasuna eta iritzi eta idei ezberdinen aurrean espiritu kritikoa izatea lortzea da.
Gure kudeaketa balioak honako hauetan laburbildu daitezke:
· Dauzkagun errekurtsoen ustiapena.
· Hezkuntza berritzailea.
· Kalitateko lana.
· Konpromezua
Arangoya Ikastetxeak bere bezeroek hautematea nahi dituzten balioak hauexek dira:
· Gertutasuna.
· Argitasuna eta gardentasuna.
· Eraginkortasuna.